Ospakizuna
Eneko Atxa eta Quique Dacosta, arrakasta dastatzen
Hiru Michelin izar jaso dituzte bi sukaldariek eta ospatzen izan dira Larrabetzuko Azurmendi jatetxean.
Hiru Michelin izarrekin saritutako bi sukaldari elkartu dira gaur Azurmendi jatetxean, Larrabetzun: Eneko Atxa eta Quique Dacosta.
Gorengo jatetxeen artean daude biak eta elkarren berri jakiteko ez ezik, saria ospatzeko ere baliatu dute bilera.
Dacostak esan duenez, hiru izarrei eusteko, lortzeko bezain gogor jarraituko du lanean.