Itxi

Aurkezpena

Kalkoen behatokiak kalko desegokiak datubase batean batu ditu

Erderatik itzulita hartzen ditugun hitzak, esapideak edota egiturak dira kalkoak. Internet bidez, kalko horien euskarazko ordain egokiena zein den bilatu daiteke.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Erderatik itzulita hartzen ditugun hitzak, esapideak edota egiturak dira kalkoak. Sarritan, baina, ez dira egokiak izaten euskaraz. Hortaz, kalko desegoki horiek datutegi batean batu eta sarean ipini ditu Euskal Herriko Unibertsitateak, EITBren laguntzarekin. Kalkoen Behatokia deitu diote eta, Internet bidez, kalko horien euskarazko ordain egokiena zein den bilatu daiteke bertan.

Esaterako, kazetari batek "arduradun" hitza erabiltzeko asmoa du istripu bat eragin duen pertsona izendatzeko. Hitz hori "Kalkoen Behatokian" sartu eta euskaraz ez dela egokia esango dio. Euskarazko berbarik egokiena gomendatuko dio kalkoen behatokiak.

Batubase hori egiteko, Euskal Herriko Unibertsitateak EITBko albistegietako testuak erabili ditu. Halere, Kalkoen Behatokia datu base irekia da, etengabe moldatzen eta eraberritzen joango dena. Edonork egin ahal izango ditu gainera bere ekarpenak.

Tresna hau kazetari, irakasle zein euskara zaindua erabili nahi duen edonorentzat da. "Kalkoen behatokia! erabilgarri da dagoeneko Euskal Herriko Unibertsitatearen webgunean. 

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)