Itxi

Prestaketa lanak

Durango, ate joka

Buru belarri ari dira dena prestatzen, lau egunez euskal kulturaren erakuslehiorik handiena izango dena.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Durangoko Liburu eta Disko Azokak bihar irekiko ditu ateak. Buru belarri ari dira dena prestatzen, lau egunez, euskal kulturaren erakuslehiorik handiena izango dena.

Lanean jo ta su ari dira bihar dena prest uzteko, izan ere, goizeko 10:00etan irekiko ditu ateak Durangoko Azokak.

Berri usaina, azken nobedadeak... dena atondu behar bihar goizerako. Aurten, Azokak egun bat gutxiago dauka, bosten ordez, lau.

Kanpoan ere joan etorria etengabea da. Azokatik metro gutxira, berriz, dagoeneko hasi da salmenta. Euskal dendak, artisauen azokak, gaur goizean zabaldu ditu ateak. Artisauak bertatik bertara ari dira lanean.

Euren lanarekin giroa berotzen hasi da Durangon.

Bideoak (1)