Itxi

Kultura gonbidatua

Kultura ijitoa: Durangoko Azokan, etxean bezala

Ijitoak dira aurten kultura gonbidatua. Bandera batek markatzen du beraien txokoa Landako gunean: bertatik ezagutarazi nahi diete ijitoen kultura euskaldunoi.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Etxean bezala dabil Manuel Vizarraga, Tío Manuel, Durangoko azokan egunotan. Ijitoak dira aurten gonbidatu duten kultura, baina bera, euskaldun ere sentitzen da.

Bandera batek markatzen du euren txokoa Landako gunean, bertatik ezagutarazi nahi diete ijitoen kultura euskaldunoi.

Kultura neba-arrebak direla dio, azken finean kultura biak ez omen daudelako hain aldenduta.

Erromintxelaz, eta baita euskaraz ere, ijitoen ipuinak irakurtzen izan dira Durangoko Azokako Saguganbara gunean.

Etxeko txikienek ere umetatik ezagun dezaten ijitoen kultura, horixe nahi du Manuelek. Euren literatura eta baita musika ere.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)