Golardoak
Beteranoak belaunaldi berrien aurka, Emakumezko Aktore Onena izateko
A. A.
Akademiak Naomi Watts, Jessica Chastain, Jennifer Lawrence, Emmanuelle Riva eta Quevenzane Wallis izendatu ditu aurten.
Bost talentu arituko dira aurten Emakumezko Aktore Onenaren Oscarra irabazteko lehian. Akademiak Naomi Watts, Jessica Chastain, Jennifer Lawrence, Emmanuelle Riva eta 9 urterekin golardoen historian sail horretan izendatu duten emakumerik gazteena bilakatu den Quevenzane Wallis izendatu ditu aurten.
Naomi Watts, Ezinezkoa
Britainiarrak pelikulan egiten duen pertsonaiarekin "maiteminduta" dagoela adierazi du. Tsunamia bizi zuen familia baten benetako istorio bat kontatzen duen filmeko protagonista da Watts eta Mary izeneko amaren pertsonaia egiten du.
Variety aldizkariari eskainitako elkarrizketa batean, aktoreak hasiera batean proiektu horretan parte hartzeko asmorik ez zuela azaldu du; izan ere, ez zitzaion 2004an Tailandian izan zen tsunamiari buruzko pelikularik interesatzen. Azkenean, Sergio G. Sanchezen gidoiak eta Bayona filmaren zuzendaria izatek kobentzitu egin zuten.
Jessica Chastain, Gauerdi eta erdiak
Jessica Chastain Emakumezko Aktore Onenaren Oscarra irabazteko faboritoa da. Pelikula berarengatik Urrezko Globoa jaso ostean, kiniela guztietan garailetzat eman dute.
Chastainen ibilbidea urrats xumeekin hasi zen, baina egin dituen interpretazioek ospe handia eman diote. 2011n, Help filmagatik Bigarren Emakumezko Aktore Onenaren sarirako izendatu zuten.
Jennifer Lawrence, Gauzen alde ona
Jennifer Lawrence aktore estatubatuarrak 22 urte besterik ez ditu, baina, dagoeneko, zinemako izarretako bat bihurtu da. Egin duen lanik ezagunenetako bat X-Men: First Generation sagako Mistica pertsonaiarena da. Hala ere, 2012an, Suzanne Collinsen liburuetan oinarritutako The Hunger Games sagan parte hartzeagatik lortu zuen nazioarteko ospea.
Oraingo honetan, berriz, aukera asko dituela pentsatzen omen du Lawrencek (Urrezko Globoa irabazi du) eta, telebista kate batean eskaini duen elkarrizketa batean, Oscarra eramango ez dutela gogoratu die gainontzeko hautagaiei.
Emmanuelle Riva, Amour
Emmanuelle Riva aktore eta poeta frantziarra da. Léon Morin, prêtre (1961) eta Hiroshima mon amour (1959) filmengatik ezaguna, Amour pelikularekin lortu du hautagaitza.
Michael Hanekeren lanean, Rivak bihotzeko batek ematen dion Anne izeneko 80 urteko emakume batena egiten du. Pelikulak une horretatik aurrera Anneren eta senarraren bizitzan gertatuko dena kontatzen du.
Egindako lan bikainari esker, frantziarrak Oscarren historian urte gehien dituen hautagaia izatea lortu du.
Quvenzhane Wallis Hego basatiko piztiak filmeko protagonista gazteak, berriz, hautagaitza lortu duen aktorerik gazteena bilakatu da.
Oscarren 85. edizioko ustekabe handiena izan da Bestias del sur salvaje pelikula eta Akademiak Wallisen interpretazio bikaina goraipatu du.