85. edizioa
Horrela kontatu dizugu Oscar sarietako alfonbra gorria
A. A.
Zinemako izarrak Los Angeleseko Dolby antzokitik pasa dira. Jessica Chastain izan da dotoroenetako bat.
Your browser doesn’t support HTML5 video
02:30 Amaitu da alfonbra gorria
02:25 Queen Latifah abeslariak soineko zuria darama.
02:23 Rennee Zellweeger Carolina Herreraren urre koloreko soineko estua jantzi du.
02:16 Daniel Day-Lewisek, Gizonezko Aktore Onenaren saria jasotzeko faboritoak, Lincoln filmean egin duten lana azaldu du. Aktorearen esmokina urdina eta beltza da.
02:11 Anne Hathaway aktoreak Miserableak filmeko aktoreekin abestuko duelako oso pozik dagoela esan du. Hathawayk Pradaren soinekoa aukeratu du eta amak "aurretik bilera baterako eta atzetik festarako" egindako diseinua dela esan omen dio.
02:10 Sally Field aktore beteranoak Valentinoren diseinu gorria jantzi du.
02:06 Sandra Bullockek Elie Saaben soinekoa jantzi du.
02:05 George Clooney eta neska-laguna ere Dolby antzokira iritsi dira.
02:04 Adele alfonbra gorrira iritsi da. Aukeratu duen soineko beltzak 15 kilo pisatzen dituela esan du, baina agertokian abesteko arazorik ez duela izango esan du.
02:03 Halle Berry, oso dotore, Versaceren soineko batekin iritsi da. Beltza eta urre kolorekoa, Donatellari Bond neska baten itxura izan nahi zuela esan ziola esan du aktoreak.
02:02 Jennifer Garnerrek bere neurrira egindako Gucci etxearen diseinua morea darama. Aktoreak ikusi bezain laster soinekoarekin maitemindu zela esan du.
02:00 Jennifer Anistonek Valentinoren soinekoa aukeratu du. Aktoreak ipuin bateko printzesa sentitzen dela esan du.
01:55 Belen Atienza Ezinezkoa filmeko ekoizleak soineko zuri-beltza aukeratu du eta urre koloreko gerriko batekin apaindu du.
01:52 Robert de Niro Gizonezko Aktore Onenaren sarira hautagaia eta Grace emaztea alfonbra gorrira iritsi dira.
01:50 Hugh Jackman alfonbra gorrira iritsi da. Aktoreak esmokina aukeratu du eta emazteak soinekoa ordez galtzak aukeratu ditu.
01:41 Charlize Theronek Dior Coutureren diseinua darama. Jantzi zuriarekin eta ile motzarekin, Theron dotoreenetako bat da.
01:39 Nicole Kidman eta Keith Urban senarra ere Dolby antzokira iritsi dira. Kidmanek lentejuelazko soineko estu eta disidratsua jantzi du.
01:37 Bradley Cooper amarekin agertu da alfonbra gorrian. Gauzen alde ona filmeko protagonistak esmokina aukeratu du.
01:32 Joseph Gordon-Levitt aktorearen galtzerdiak izan dira alfonbra gorriko gauzarik harrigarrienetako bat. Levittek glamourra baino garrantzitsuagoa pelikulak direla esan du.
01:22 Naomi Watts senarrarekin iritsi da. Ezinezkoa pelikularen protagonistak (Emakumezko Aktore Onenaren Oscarrera izendatua) zilar koloreko soinekoa aukeratu du.
01:20 Catherine Zeta-Jones eta Michael Douglas alfonbra gorrira iritsi dira. Zeta-Jonsesek urre koloreko tiradun soinekoa darama.
01:15 Jennifer Lawrencek Dior Couture aukeratu du. Aktoreak soineko zuria darama eta takoi altuegiak daramatzala esan du.
01:12 Quvanzanhe Wallis Emakumezko Aktore Onenaren Oscarrera hautagaiak soineko urdina aukeratu du eta, ohikoa den bezala, txakur itxurako poltsa aukeratu du.
01:10 Amanda Syfriedek Alexander McQueen diseinatzailearen soineko grisa jantzi du.
01:06 Channing Tatum aktorea ere Dolby antzokira iritsi da. Tatumek esmokina jantzi du.
01:05 Kerry Washingtonek soineko gorria aukeratu du. Bular aldean harribitxiak ditu jantziak.
01:04 Jessica Chastainek Armani Priveren soinekoa eta Harry Winstonen bitxiak aukeratu ditu. Gauerdi eta erdiak filmeko protagonistak azaldu dueneez, Jimmy Chooren zapatak jantzi ditu.
00:58 Amy Admasek dandar luzeko soineko grisa aukeratu du. Jantzia ohikoa ez duen estilokoa dela azaldu du aktoreak eta ez erortzeko dandarrarekin adi ibili beharko duela esan du.
00:52 Reese Whiterspoonek Louis Vuitton diseinatzailearen soineko urdin bat aukeratu du.
00:50 Jackie Weaver Bigarren Emakumezko Onenaren Oscarrera hautagaia iritsia da. Soineko gorri estua aukeratu du Gauzen alde ona pelikulako aktoreak.
00:32 Benh Zeitlin zuzendari hautagaia (Hego basatiko piztiak) alfonbra gorrira iritsi da. New Yorkeko zinemagile gazteak esmokina jantzi du.