Itxi

Aurkezlea

Seth MacFarlanek ez du bere helburua bete

Oscarretako ekitaldiko aurkezlea eta 'Family guy' telesaileko sortzaileak dantza egin du eta bertaratutakoei txantxak egin dizkie, ohikoa duen umore lotsagabearekin, baina ekitaldia luzeegia izan da.

Seth MacFarlane, ekitaldiko aurkezlea. Argazkia: EFE

Seth MacFarlanek dantza egin du, abestu egin du eta bertaratutakoei txantxak egin dizkie (ohikoa duen umore lotsagabea erabiliz), baina bere asmoak ekitaldian zehar disolbatu egin dira, hiru ordu eta erdi iraun baitu, hainbat emanaldi musikalekin.

Aurkezlea bera konturatu egin da ikuskizuna errepikakorregia izan dela eta azken zatian txantxaren bat ere egin du horrekin: "Ikusiko dugu, emakumezko aktore onenaren saria Quvenzhané Wallisek (9 urtekoa) edo Emmanuelle Rivak (86koa) eramango du. Bigarrenak 9 zituen ekitaldia hasi zenean". Ekitaldiko ekoizleek (Craig Zadan eta Neil Meron) apostu handia egin zuten MacFarlanekin eta prentsak "zuzentasunik eza" goraipatu du hasieran, baina amaieran bere ekarpenak urriegiak izan direla esan dute.

Irekiera ekitaldian inoiz baino garratzago agertu da eta nahibeste gezi bota ditu, ekitaldiko momentu barregarrienetan. "Family guy" telesaileko sortzaileak "We saw your boobs" ("Zure titiak ikusi genituen") kantua abestu du, euren xarma azaldu duten emakume guztiei eskainita: Charlize Theron "Monster"en, Penelope Cruz "Vanilla Sky"n edo Kate Winslet "bere filmografiako pelikula guztietan".

William Shatnerren laguntza izan du MacFarlanek, James T. Kirk "Star Trek"en, eta etorkizunetik zetorrela esan du, aurkezlearen txantxengatik "Oscarretako historiako aurkezle txarrena" izendatuko zutela eta. MacFarlanek hainbat ikuskizunetan parte hartu du, tartean Charlize Theronekin, Channing Tatumekin, Daniel Radcliffekin eta Joseph Gordon-Levittekin. Adele eta Shirley Bassey James Bonden 50. urteurrena ospatzeko aritu dira eta Barbra Streisand ere tartean izan dira, 2012an hildakoen omenez "The Way We Were" abestuz.

Musikari dagokionean, beste hainbat omenaldi izan dira, "Chicago", "Dreamgirls" eta "Les Miserables" tartean. Gero, protagonismoa berreskuratzen saiatu da MacFarlan, baina harribitxi gutxi batzuk kenduta, ez du sare sozialetako polemikaren bat baino gehiago lortu.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)