Sariak
Gaueko ezustea: Michelle Obamak eman du film onenaren Oscar saria
Erredakzioa
AEBetako lehen damak bideokonferentziaz irakurri du irabazlearen izena.
Michelle Obama AEBetako lehen dama Oscar sarien galako ezuste nagusia izan da. Izan ere, film onenaren Oscar saria eman du, bideokonferentziaz, Etxe Zuritik.
Jack Nicholson aktoreak hitza pasatu dio, eta Obamak, pantaila batetik, "Ongi etorri Etxe Zurira" esan du.
"Zoriondu egin nahi ditut hautagaiak, irribarreak eta malkoak eragin dizkigute, eta maitasunak edozerren aurka borroka egin dezakeela eta gure bizitzak eraldatu ditzakeela irakatsi digute.
Horregatik, konfiantza izateko eta "ametsak betetzeko helburuz" egunero "esfortzuak" egiteko deia egin die gazteei.
Une horretan, Nicholsonek hamar hautagaien aurkezpena egin du, eta Michelle Obamak irabazlea iragarri du: "Argo".