Kargatzen...
Itxi

Izendapenak

Emakumezko eta gizonezko aktore onenen ataletan izendatutakoak

eitb.eus

Eddie Redmayne, Michael Keaton, Julianne Moore eta Reese Whiterspoon dira faborito nagusiak.

Julianne Moore ("Still Alice"), emakumezko aktore onenaren saria irabazteko faborito nagusia

Eddie Redmayne (The theory of everything) eta Julianne Moore (Still Alice) dira gizonezko eta emakumezko aktore onenen Oscar sariak irabazteko faboritoak, adituen eta apustu-etxeen arabera.

Emakumezko aktore onenaren atalean, Julianne Moorek alde handia ateratzen dio apustuetan bigarren agertzen den hautagaiari, Reese Whiterspooni. Lehen kasuan, inbertitutako euro bakoitzeko, 1,01 irabaz daiteke Sportium etxean, eta 1,02 Betfairren eta William Hillen. Whiterspooni dagokionez, 15 eurotik gora ordaintzen dute euro bakoitzeko hiru apustu-etxeotan.

Gizonezko aktore onenaren atalean, lehia estuagoa da. Redmaynen alde euro bateko apustua egiteagatik, 1,20 euro ordainduko lituzke Sportium etxeak; 1,25 Betfairrek eta 1,29 Wiliam Hillek. Michael Keatonen aldeko apustuek 3,5 euroko saria emango lukete inbertitutako euro bakoitzeko William Hillen, 3,75ekoa Betfairren eta 3,80koa Sportiumen.

Hauxe da aktoreen atal guztietan izendatutakoen zerrenda:

EMAKUMEZKO AKTORE ONENA

Marion Cotillard (Deux jours, une nuit)


Felicity Jones (The Theory of Everything)


Julianne Moore (Still Alice)


Rosamund Pike (Gone Girl)


Reese Witherspoon (Wild)


 

GIZONEZKO AKTORE ONENA

Steve Carell (FoxCatcher)


Bradley Cooper (American Sniper)


Benedict Cumberbatch (The Imitation Game)


Eddie Redmayne (The Theory of Everything)


Michael Keaton (Birdman)


 

ANTZEZTALDEKO EMAKUMEZKO AKTORE ONENA

Patricia Arquette (Boyhood)


Laura Dern (Wild)


Keira Knightley (The Imitation Game)


Meryl Streep (Into the Woods)


Emma Stone (Birdman)


 

ANTZEZTALDEKO GIZONEZKO AKTORE ONENA

Robert Duvall (The Judge)


Ethan Hawke (Boyhood)


Mark Ruffalo (FoxCatcher)


Edward Norton (Birdman)


J.K. Simmons (Whiplash)

 

Ezagutu film onenaren sailean izendatutakoak ere.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)