Kargatzen...
Itxi

Sariak

Hollywoodek David Lynch, Geena Davis, Lina Wertmüller eta Wes Studi omendu ditu

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Lynchek, Lina Wertmüller Oscarrerako izendatu zuten lehen emakume zuzendariak eta Wes Studik Ohorezko Oscarra jaso dute, eta Davisek, Jean Hersholt saria, bere lan humanitarioagatik.

Lynchek Ohorezko Oscarra irabazi du, Oscarretara lau aldiz izendatuta egon eta gero. Argazkia: Efe.

Geena Davis, ibilbide oparoko aktorea eta berdintasunaren alde jardun den feminista, eta David Lynch errealitatearen mugak gainditu dituen zinemagile irudimentsua omendu ditu bart, Los Angelesen, Hollywoodeko Zinema Akademiak.

Lynchek Ohorezko Oscarra jaso du Lina Wertmüllerrekin, zuzendari onenaren Oscarrera izendatu zuten lehen emakumearekin, eta Wes Studi aktorearekin batera, zeina Akademiaren garaikurra irabazi duen lehen amerikar natiboa bihurtu baita.

Davisek, bestalde, Jean Hersholt saria irabazi du, zineman jarduten dutenen ahalegin humanitarioa saritzen duen goraipamena.

Galan, besteak beste, hauek izan dira: Quentin Tarantino, Leonardo DiCaprio, Jennifer López, Renée Zellweger, Greta Gerwig, Eddie Murphy, Charlize Theron, Jordan Peele, Scarlett Johansson eta Robert Pattinson.

Albisteak (1)

Galeriak (1)