Itxi

Lana

Bill Clintoni buruzko dokumentala egingo du Scorsesek

Historiari, politikari, kulturari eta munduari buruz dituen ikuspuntuak aztertuko ditu dokumentalak.

Martin Scorsese, en los Globos de Oro 2012. Foto: EFE

Martin Scorsese zinemagileak Bill Clinton Estatu Batuetako presidente ohiari buruzko dokumentala egingo du HBO katean, agiri batean jakinarazi dutenez. Lanaren zuzendari eta ekoizle izango da Scorsese eta Estatu Batuetako 42. presidentearen lankidetza izango du lan hori egiteko. Historiari, politikari, kulturari eta munduari buruz dituen ikuspuntuak aztertuko ditu dokumentalak.

"Izen bikaina da Clinton eta ezinbesteko ahotsa munduko arazoei aurre egiteko. Elkarrizketa politikoari forma ematen jarraitzen du hemen eta mundu osoan zehar", esan du Scorsesek. "Elkarrizketa intimoen bitartez, figura garrantzitsu horri buruzko informazioa ematea dut helburu", gaineratu du. Bere aldetik, Clintonek esan du Scorsese zuzendari "ospetsuarekin" lan egitea "plazer hutsa" dela. "Presidente izan nintzen garaiko ikuspuntuak eta garaiko lanak partekatzeko irrikitan nago", adierazi du buruzagi ohiak.

Demokratei babesa eskaini die Scorsesek eta Clintonekin erlazio zuzena du: 2000 eta 2006 urteko kanpainetan babestu zituen. Scorseseren eta HBOren arteko laugarren kolaborazioa da, "Public Speaking" (2010), "George Harrison: Living In The Material World" (2011) eta "Boardwalk Empire" telesailaren ostean. Azken horren ekoizlea da.

William Jefferson Clinton Estatu Batuetako presidente izan zen 1993tik 2001era eta herrialdearen susperraldi ekonomiko garrantzitsuenaren liderra izan zen. Etxe Zuria utzi ostean, William J. Clinton Fundazioa sortu zuen osasun globala hobetzeko, ekonomiak suspertzeko eta gazteen artean elikadura osasuntsua sustatzeko. 400 milioi lagunen bizitza hobetzea lortu du fundazioak, 200 herrialdetan.