Estreinaldia
'Los miserables' filma iritsi da zinema aretoetara
Erredakzioa
Victor Hugoren lanean oinarritutako pelikula Tom Hooperrek zuzendu du eta Hugh Jackman, Russell Crowe, Anne Hathaway eta Amanda Seyfried dira protagonistak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Miserableak musikalaren zinema egokitzapena, Victor Hugoren ipuin epikoaren bertsioa, iritsi da zinema aretoetara. Pelikula Tom Hooperrek zuzendu du, eta Hugh Jackman, Russell Crowe, Anne Hathaway eta Amanda Seyfried aktoreak ditu protagonista.
Filmak Urrezko Globoetarako lau izendapen lortu ditu: musikal edo komedia onena, musikaleko aktore onena (Hugh Jackman), bigarren emakumezko aktore onena (Anne Hathaway) eta abesti onena ("Suddenly").
Horrez gain, American Film Institutek 2012ko hamar film onenen zerrendan sartu du eta National Board of Review erakundeak aktoreen zerrenda onenaren saria eman dio pelikulari.
Los miserables filma XIX. Mendeko Frantzian kokatzen da eta amets galduei, amodioari, pasioari, sakrifizioari eta erredentzioari buruzko istorio bat da. Baldintzapeko askatasuna urratu ostean, Javert poliziak urtetan (Russell Crowe) jazarri duen Jean Valjean preso ohia da Hugh Jackman. Valjean Fantinen (Anne Hathaway) alaba gaztea zaintzea onartzen duenez, euren bizitzak betirako aldatuko dira.
Victor Hugoren lanaren musikalak "I Dreamed a Dream", "Bring Him Home", "One Day More" eta "On My Own" abestiak ospetsu egin zituen eta 42 herrialdetako 60 milioi pertsonak ikusi dute, 21 hizkuntzatan. Oraindik ere arrakasta handia duen lanada eta 27 urte daramatza taula gainean.