Itxi

Hautagaiak

'Blancanieves' eta 'Grupo 7', Goya sarietarako hautagai nagusiak

Pablo Berger bilbotarraren 'Blancanieves' pelikulak 18 saritarako hautagai da, eta 'Grupo 7', 16rako. Otsailaren 17an izango da ekitaldia.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Goya 2013 sarietarako finalistak eman dituzte jakitera Elena Anayak eta Antonio de la Torrek. "Blancanieves" pelikulak 18 hautagaitza lortu ditu eta "Grupo 7" lanak, 16, tartean Antonio de la Torre ekitaldiko aurkezlearentzat, Antonio de la Torrerentzat. Juan Antonio Bayonaren "Lo imposible" ekoizpen erraldoiak 14 hautagaitza eskuratu ditu eta Fernando Truebaren "El artista y la modelo"k, 13. Bi pelikula horiek, "Blancanieves"ekin eta "Grupo 7"rekin batera, sari nagusirako (pelikula onenaren sarirako) lau hautagaiak dira eta lau lan horietako egileek zuzendari onenari sarirako hautagai dira.

Maribel Verdu "Blancanieves" lanagatik, Aida Folch "El artista y la modelo" lanagatik, Naomi Watts "Lo imposible" lanagatik eta Penelope Cruz "Volver a nacer" pelikulagatik dira emakumezko-aktore onenaren saria eskuratzeko hautagaiak. Gizonezkoen artean, hauek dira hautagaiak: Daniel Gimenez Cacho, "Blancanieves" pelikulagatik, Antonio de la Torre "Grupo 7" pelikulagatik, Jean Rochefort "El artista y la modelo" lanagatik eta Jose Sacristan "El muerto y ser feliz" pelikulagatik.

Zuzendari onenaren sailean, Pablo Berger, Fernando Trueba, Alberto Rodriguez eta Juan Antonio Bayona dira hautagaiak.

Latinoamerikako pelikula onenaren saria eskuratzeko, hauek dira hautagaiak: Benjamin Avilaren "Infancia clandestina", Juan Carlos Manegliaren eta Ana Schembori mexikaren "Siete cajas", Michel Francoren "Después de Lucia" eta Alejandro Brugués kubatarraren "Juan de los muertos". Europako lan onenaren sarian, Frantziako lanek izan dute hautagaitza gehien: Francois Ozonen "Dans le maison", Oliver Nakache eta Eric Toledanoren "Intocable" eta Jacques Audiarden "De óxido y hueso". Gainera, Steve McQueen britainiarraren "Shame" ere hautagai da aurten Goya sarietara. Gainera, Concha Velasco omenduko dute, bizitza osoa zinemara eskaini baitio.

Euskal ekoizpenak

Euskal animazioak ere poza ekarri digu. Animaziozko filme luzeen artean , lau finalisten artean euskal ekoizpen etxeren bi lanak baitaude. "The Wish Fish", Baleuko eta Talape etxeek Indiako Image Venturekin egin zuten. Bi urteko lana du pelikulak eta hori nabaritzen da Eduardo Barinaga produktorearen aburuz.

Filmean arraina gorrotatzen duen ume batek arrainak desagertzeko nahia agertzen du eta. Bere gura betetzen da eta horren kontra egin beharko du gero. Bost alditan izendatuak, produktorak jada Goya irabazi zuen 1998an. Honekin berriz irabazi nahi dutela diote.

Dibulitoonen lasaiago daude. Madrilgo produktore batekin "El corazón del Roble" pelikula egin dute. Eurentzat laugarren izendapena da. "El corazón del roble" behin bakarrik ikusi da oraingoz eta Sevillako Europar zinemaldian eta haurrek sari nagusia eman zioten, aldaketa klimatikoaz ohartarazteko balio duen film honi.

"El corazón del roble"ri ondo etorriko zaio izendapena, igandean Alondegian aurrestreinaldia egin behar baitzuten eta datorren astean estreinatzen baita Espainia osoan.

Bideoak (1)