Itxi

Hautagaiak

'Lincoln', Oscar sarietarako faborito 12 hautagaitzarekin

Steven Spielbergen lanak eskuratu ditu hautagaitza gehien. Naomi Watts emakumezko-aktore onenari saria jasotzeko hautagai da, 'Lo imposible' lanagatik.

'Lincoln'. Argazkia: EITB

Steven Spielbergen "Lincoln" pelikulak Oscar sarietarako 12 hautagaitza eskuratu ditu. Otsailaren 26an emango dituzte. "La vida de Pi"k 11 sari eskuratzeko lehian da eta "Los Miserables"ek eta "El lado bueno de las cosas"ek zortzi eskuratu ditzakete. "Argo"k, berriz, zazpi saritarako lehian da.

Michael Hanekeren "Amour" izan da Oscar sarietarako hautagaitzen arteko ezustekoa, izan ere bost sari jasotzeko hautagai da, "La noche más oscura"k beste. aomi Watts emakumezko-aktore onenari saria jasotzeko hautagai da, 'Lo imposible' lanagatik.

Pedro Almodovarrekin eta Alex de la Iglesiarekin lan egiten du Paco Delgadok eta jantzi onenaren saria eskuratzeko hautagaien artean dago, "Los miserables"engatik. Gizonezko-aktore onenaren saria eskuratzeko Tommy Lee Jones ("Lincoln"), Christoph Waltz ("Django desencadenado"), Philip Seymour Hoffman ("The Master"), Robert De Niro ("El lado bueno de las cosas") eta Alan Arkin ("Argo") daude, hortaz, Javier Bardem lehiatik kanpo gelditu da. 

Daniel Day-Lewis eta Denzel Washington ere hautagai dira, "Lincoln" eta "El vuelo" pelikuletan egindako lanagatik, hurrenez hurren. Hugh Jackman ("Los miserables"), Bradley Cooper ("El lado bueno de las cosas") eta Joaquin Phoenix ("The Master") daude zerrenda horretan.

Albisteak (2)