Itxi

Urrezko Globoak

'Homeland' telesaila garaile bigarren urtez

"Girls" telesailak komedia onenaren saria jaso du eta "Game Change" izan da onena minitelesailetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Urrezko Globoen 70. edizioko telebistako sailean "Homeland" telesaila izan da garaile: bigarren urtez, drama onenaren saria eskuratu du eta "Girls" izan da gaueko ezustekoa, komedia onenaren saria eskuratuz. Gainera, "Game Change"k minitelesail onenaren saria jaso du.

Iraken gatibu zegoen Estatu Batuetako armadako ofizial baten istorioa da "Homeland". Duela zortzi urte hiltzat eman zuten eta bizitzara bueltatzen da. Bikote protagonistek gizonezko- eta emakumezko- aktore onenen saria jaso dute Urrezko Globoetan: Damian Lewis eta Claire Danesek, hurrenez, hurren.

"Telebista mundu oso aberatsa da eta emakumeentzat pertsonaia konplexu eta mamitsuak eskaintzen ditu", esan du Danesek Beverly Hilton hoteleko agertokian, Los Angelesen. Lewisek lehen saria jaso du, hirugarren hautagaitzaren ostean. Saria "altxorra bidaian jasotzea" bezala da.

Telesailaren hirugarren denboraldia irailaren 29an hasiko da. Emmy sarietan ere irabazle suertatu zen.

Urteko komedia onena "Girls" telesailarentzat izan da. Lena Dunham gaztea (26 urte) da sortzailea eta emakumezko aktore onenaren saria jaso du. "Telesail honek nire bakardadea partekatzeko aukera eman dit", esan du, oihu artean.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)