Reconocimiento
Pablo Bergerren 'Blancanieves', irabazle Forque sarietan
"Nola gustatzen zaidan sariak jasotzea!", aitortu du Bergerrek. Gainera, zuribeltzean grabatutako filmeko lankide "guztiei" eskerrak eman die.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves film mutuak Goya sarietarako lasterketan jararitzen du Jose Maria Forque sarietan irabazle suertatu ostean, pelikula onenaren eta emakumezko-aktore onenaren sailetan (Maribel Verduk eskuratu du, amaordearen paperagatik). Bere aldetik, Jose Sacristanek urteko gizonezko-aktore onenaren saria eskuratu du Madrid, 1987 pelikulagatik, Antonio de la Torreren (Grupo 7) eta Jean Rocheforten (El artista y la modelo) aurretik geratuz.
"Nola gustatzen zaidan sariak jasotzea!", aitortu du Bergerrek. Gainera, zuribeltzean grabatutako filmeko lankide "guztiei" eskerrak eman die, batez ere Ibon Cormenzana ekoizleari. Madrilgo Kanaleko Antzokian izan da sari-ematea eta Alex O'Doghertyk aurkeztu du. Txantxetan aritu da, esanez, pelikula mutu bat zegoela esanez, baina baita "ingelesezko bat, frantsesez grabatutako bat eta Sevillako azentuarekin filmatutako beste bat".
30.000 euroko diru-saria jaso du Bergerrek, Marisa Paredes eta Hugo Silva aktoreen eskutik eta Fernando Truebaren El artista y la modelo, Alberto Rodriguezen Grupo 7 eta Juan Antonio Bayonaren Lo Imposible lanen aurretik suertatu da.
Bestalde, Maribel Verdu Macarena Garcia eta Carmina Barriosen aurretik izan da. Lehena Verduren lankidea izan da Blancanievesen eta bigarrena Paco Leon bere semearen lehen pelikulako protagonista da. "Eskerrik asko giro berezi hori sortzeagatik", eskertu dio aktoreak emakumeari. "Errodaje bat ez du zertan tortura bat izan", gaineratu du Verduk.