Itxi

Estreinaldiak

Hitchcock maisua zinema-aretoetara bueltatu da

Suspensearen maisuaren alderdi ezkutua erakutsi nahi du, Anthony Hopkins buru duen aktore-zerrenda batekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Suspensearen maisua izan zen, zazpigarren artearen historian inflexio-puntu bat ezarri zuen, erraietako gizon zen eta oso maiteminduta bizi zen "Alfred Hitchcock". Asteko beste proposamenetako bat Schwarzenegger eta Eduardo Noriega protagonista dituen "El último desafío" da.

Alfred Hitchcock zuzendari bikaina suspensearen maisua baino gehiago izan zen. Sacha Gervasi zinemagileak bere alderdi ezkutua erakutsi nahi du "Hitchcock" filmean. Sekulako aktore-zerrenda bildu du: Anthony Hopkins buru du paper protagonistan, Helen Mirren bere emaztearen papera hartzen du eta Scarlett Johansson, Toni Collette eta Jessica Biel ere agertzen dira. "Psicosis" lan famatua filmatzen zegoen bitartean zituen obsesioak ageri dira zintan eta bere emaztearekin zuen erlazioa (pertsonaia klabea izan zen bere ibilbidean) ere aztergai izango da.

"El último desafío" lana Kim Jee-Woon korearrak zuzentzen duen koktel harrigarria da. Arnold Schwarzeneggerren akziozko zinemara itzultzea suposatzen du eta narkotrafikoaren buruzagi baten aurka egin beharko du (Eduardo Noriega).

Ai WeiWei artista eta disidente politiko txinatarraren bizitzaren inguruko film luzea estreinatu dute, Alison Klayman zinemagile eta kazetari gaztearen eskutik: "Ai WeiWei: never sorry". Aktibista ezaguna hiru urtez jarraitzen izan zen, bere ikuspegi artistiko zein politikoa jarraituz, baina baita pertsonala ere. Protagonista ezagunaren inguruko dokumentala egin dute, Txinan askatasunaren sinbolo bihurtuta eta herrialdeko erregimenaren ametsgaiztoa.

Leon Siminiani telebista zuzendari gazte baten kaleratzetik abiatzen da pelikula. Ezegonkortasun emozionala agerian gelditzen da eta Indiara bidaiatzea erabakitzen du, bide berriak bilatzeko eta bere burua aurkitzeko. Berak zuzentzen du "Mapa", eta bera da protagonista: dokumental itxurako eguneroko bat da, zalantzek, beldurrek eta bakardadeak toki garrantzitsua dute.

Bideoak (3)

Informazio gehiago (1)