Jaialdia
Punto de Vista jaialdia bueltan da
Bi urtean behin egitea erabaki zuten murrizketak zirela eta, eta iaz mintegi forma eman zioten Nafarroako zinema dokumentaleko nazioarteko jaialdiari. Aurten, otsailaren 19tik 24ra egingo dute.
Bi urtean behin egitea erabaki zuten murrizketak direla eta, eta iaz mintegi forma eman zioten. Punto de Vista Nafarroako zinema dokumentaleko nazioarteko jaialdia bueltan da 2013an, galdutako statusa berreskuratzeko. Otsailaren 19tik 24ra egingo dute zortzigarren edizioa.
Iaz geldialdia egin zuten murrizketengatik, baina Punto de Vista Nafarroako zinema dokumentaleko nazioarteko jaialdia bueltan da 2013an. Otsailaren 19tik 24ra egingo dute eta 10 herrialdeko 17 pelikula izango dira ikusgai zortzigarren edizioan, Josetxo Cerdan jaialdiko zuzendari artistikoak esan duenez. Ilusio handia omen du jaialdiaren bueltarekin.
Espainiako ekoizpenen alde egin du aurten Punto de Vista jaialdiak. Hainbat sail izango dira Espainiako zinema berritzaileenaz gozatzeko, baina nazioarteko panorama dokumentalaren izen garrantzitsuak ere izango dira, Jem Cohen, Laila Pakal-nina edota Kevin Jerome Everson, besteak beste.
Hainbat zinemagile nafarrek ere parte hartuko dute edizio honetan. Horrexegatik, "Procesos" izeneko sail berria jarri dute martxan, bertako zinemagileek martxan duten dokumental edo ez-fikziozko ikusentzunezko lanak proiekta ditzaten. "La Región central" sail klasikoa ere izango da aurten (nazioarteko abangoardia dokumentalari eskainia) eta "Heterodocsias" (ekoizpen esperimentalei eskainitako saila) ere. Saide Carlos II eta Civivox Condestable aretoetan izango da ikusgai Punto de Vista jaialdia.