Estreinaldia
Txotxongilo birtualak landuz
Euskaraz 3 formatuan egin den animaziozko lehen film luzea da "Blackie & Kanuto". Datorren ostiralean estreinatuko dute eta 22 kapituluko sail batean izango du segida.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskaraz 3D formatuan egin den animaziozko lehen film luzea, "Blackie & Kanuto", laster helduko da gure pantailetara. Frantziako eta Italiako produkzio etxe batzuekin ekoiztu du Baleukok eta berehalaxe, 22 kapituluko sail batean izango du segida.
"Blackie & Kanuto" animazioaren pertsonaiak Baleuko ekoizpen etxearen pantaila hauetan sortu dira. Italia eta Frantziako beste etxe birekin elkarlanean egin dute 120 profesional aritu dira lanean sei urtez. Horietarik 40 hemengoak, eta Ivan Onekaren zuzendaritza artistikoarekin.
Eskultore digital batzuk bailiran 3D-ko teknologiei esker hemen ematen diote forma gidoian amestu duten guztiari. Txontxongilo birtualak landuz. Kasu honetan Blackie eta Kanutoren historia:
Blackie ardi beltzak badu bere eguneroko bizimodu arruntean betetzeko zaila den amets bat. Ilargira heltzeko amets hori, eta Blakie ardi beltzaren eta Kanuto txakurraren arteko adiskidetasuna kontatzen digu, ume eta nagusientzat den abenturazko komedia dibertigarri honek.
EITBk ere parte hartu du ekoizpen honetan. Martxoaren 15an helduko da pantailetara eta dagoenekoz, 11 minutuko 26 kapituluko serie bat egiten hasi dira Blackie eta Kanutorekin istorio berriekin.