Itxi

Sari banaketa

Ben Affleck, Daniel Day-Lewis eta Anne Hathaway, nagusi Bafta sarietan

Erredakzioa

'Argo' filma garaile atera da kategoria nagusietan, 'Lincoln' eta 'Les Miserables' etsai nagusiak atzean utzita.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ben Affleck estatubatuarrak zuzendari onenaren Bafta saria irabazi du Londresen, Argo filmeagatik. Ez hori bakarrik, bere film luzeak film onenaren saria erdietsi du.

Aktore eta zuzendariak arerio handiak zituen: Michael Haneke (Amour), Quentin Tarantino (Django unchained), Ang Lee (Life of Pi) eta Kathryn Bigelow (Zero Dark Thirty).

Aktore onenaren saria, berriz, Daniel Day-Lewisentzat izan da, bera zen faborito nagusia Lincoln filmean egindako lanagatik.

Ezustekoa Emmanuelle Riva 85 urteko aktore frantziarrak eman du, aktore onenaren saria irabazita, Michael Hanekeren Amour filmean egindako lanagatik.

Bigarren mailako aktorearen sariak, Anne Hathawayk eta Christofer Waltzek irabazi dituzte, Les Miserables musikalagatik eta Djando unchained luzemetraiengatik, hurrenez hurren.

Quentin Tarantinok ere Bafta sari bat lortu du, Django unchained filmearen gidoiagatik.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)