Estreinaldiak
'Blackie & Kanuto'ren amets ia ezinezkoak pantailara heldu dira
Gainera, 'Die Hard' ('Jungla de cristal') sagaren bostgarren pelikula, Russell Croweren 'La Trama' eta Cameron Diaz eta Collin Firthen 'Un plan perfecto' estreinatzen dituzte aste honetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"La Jungla de Cristal" akziozko saga ezagunaren bostgarren lanak (nola ez, Bruce Willisekin) Russell Croweren aurka ("La Trama" pelikula estreinatzen du) egingo du. Gainera, Cameron Diazekin eta Collin Firthekin asteko beste estreinaldi garrantzitsuetako bat helduko da, "Un plan perfecto".
"Blackie & Kanuto"rekin asteko animaziozko lan garrantzitsuena dator. Euskal ekoizpena da eta baserri bateko animalia hiztunak ditu protagonista: bakean eta harmonian bizi dira, Blackie ardi beltz abenturazaleak Ilargira bidaiatu nahi duela adierazten duenera arte. Blackie artzain txakurrak ordena mantentzen zuen ordura arte eta hankaz gora jartzen du guztia. Irakaspen bat ere dakar: ametsak jarraituz gero, betetzeko zailak diruditen arren, azkenean bete daitezke.
Espioitza, ustelkeria eta Hollywoodeko izarrez betetako aktore-zerrenda: horixe da "La Trama" pelikulak eskaintzen duena. Thriller honek Catherine Zeta-Jones, Mark Wahlberg eta Russell Crowe ditu protagonista. Allen Hughes zintaren zuzendaria da eta itxuraz garrantzi gutxi duen gai bati eusten dio, New Yorkeko alkatea jeloskor dago, emaztea (Zeta-Jones) beste gizon batekin aritzen delakoan. Detektibe bat kontratatzen du (Wahlberg), baina alkatearen motibazioa hori baino ilunagoa dela deskubritzen du.
John McClanen paperean jartzen da berriz Bruce Willis, 'Die Hard' ("La jungla de cristal") saga ospetsuaren bostgarren lana aurkeztuz, "Un buen día para morir" izenpean. Aurrekoak bezala, akzio asko du, baita tiroak eta eztandak ere, baina bikoiztuta, izan ere Jack McClane protagonistaren semea jokuan sartzen da, Jai Courtney aktorearekin. John Moorek zuzentzen du eta Moskun (Errusian) filmatu dute. Protagonista bere semearen bila joaten da: ezustean, semeak Errusiako gobernuarentzat lan egiten duela jakiten du, ustelkeriaren aurka. Ikuspuntu ezberdinak dituzten arren, McLanetarrek indarrak batuko dituzte.
Cohen anaien berria ere aste honetan estreinatzen dute: amerikar komedia garratz eta surrealista bat, "Un plan perfecto". Michael Hoffmanek zuzentzen du eta hiru izar ditu atzean: Cameron Diaz, Colin Firth eta Alan Rickman, "Ladrona por amor" pelikularen istorioa berreskuratuz. Rickman Lord Lionel Shabandar da, bildumagile dirudun bat, eta Firthen pertsonaiarekin, Harry Deanekin batera, lan egiten du. Azken hori Monet faltsu bat saltzen saiatzen da, amu bezala PJ erabiliz, Texasko rodeko erregina (Cameron Diaz), eta kopiaren jabearen iloba den plantak egiten ditu.
Julie Delpy "Dos días en Nueva York" lanaren zuzendari eta protagonista da, "Dos días en Paris" pelikulan egin zuen bezala (historiaren lehen zatia, hain zuzen ere). Komedia erromantiko bat da, eta amodiozko erlazio guztietan azaltzen diren erronkak daude, baina beste hiri batean eta beste mutil batekin, kasu honetan Chris Rockekin. Marion (Delpy) Jackekin banandu da, "Dos días en Paris"en zuen bikotea eta Mingusekin (Rock) bizi da, New Yorken. Bere senideak hirira joaten dira eta erlazioa arriskuan jartzen dute.