Azken agurra
Javier Bardemek Bigas Lunari buruz: 'Emaztea eta bi lagun zor dizkiot'
Erredakzioa
"Gure lanagatik fedez, ilusioz eta amodioz bete zuen gure bihotza", esan dute Bardem eta Penelope Cruz aktoreek hil berri den Bigas Lunas zinemagileari buruz.
Javier Bardem eta Penelope Cruz aktoreek azken agurra eman nahi izan diote larunbat honetan hil den Jose Juan Bigas Luna zinemagileari. Biek haien ibilbide profesionala eskertu diote katalanari.
Bigas Lunari "emaztea, bi lagun min eta inoiz amets egin ez nuen ibilbide profesionala zor dizkiot", adierazi du Bardemek. Gauzak horrela, "bizitza osorako bihotz-bihotzeko esker ona" helarazi du.
"Amets egiteko plazerra oparitu zigun, eta gure lanagatik fedez, ilusioz eta amodioz bete zuen gure bihotza", azpimarratu du, "Bigas Luna aitatzat hartu izan dut, eskutik heldu ninduelako".
Bestalde, Penelope Cruz aktoreak ere hitz beroak izan ditu zinemagilearentzat. "Orainaldiaz gozatzen zekien lagun jakintsuenetarikoa izan zen", esan du Cruzek, "berarekin nengoenean, denbora gelditzen zela zirudien".
"Gauza anitzengatik eskerrak eman beharko dizkiot bizitza osorako, eta beti-beti izango da nire bihotzean. Maite zaitut, Bigas laguna", gaineratu du aktoreak.