Errodajea
Misterioa, intriga eta gogoetarako bidea, 'Loreak errepidean' lanean
'Loreak errepidean' euskara hutsean estreinatuko den lan bakanetarikoa izango da aurten. Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzentzen dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Loreak errepidean" du izena Oiartzunen filmatzen hasi diren pelikulak. Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga dira zuzendariak eta lehen egunerako ETBren laguntza izan dute.
Eraikuntza lanetan ari direla, Espainiako Gerra Zibileko gorpuak agertzen dira lurperatuta. Frankismoaren biktimen inguruko gogoeta puri-purian dagoen momentua da. Bestalde, gizonezko baten heriotzak eragiten duen samina ageri da. Eta loreak, norbaitek haren oroimenez jartzen dituenak.
Drama honen erdian aktore ezagunak jarri dituzte protagonista lanetan.
Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak biak batera zuzentzen ohituta daude. Misterioa, intriga eta gogoetarako bidea emango du "Loreak errepidean" filmeak.
Oiartzunen hasi eta Zumaia, Bera, Leioa, Irun eta Donostian jarraituko dute filmatzen.
Euskal Telebistaren eta Euskaltelen babes eta laguntzarekin, euskara hutsean estreinatuko den lan bakanetarikoa izango da aurten.