Dokumentala
Begirada soil batez
Giza Eskubideen zinemaldian eman ondoren, maiatzaren 1ean estreinatuko da ofizialki 'Arrieta metodoa' dokumentala Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiruburuetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Beasaingo bi ahizpa izan dira protagonistak Donostiako Zinema eta Giza Eskubideen Jaialdian.
Bi ahizpa hauek elbarriak dira jaiotzez, eta orain 35 urte begiraden bidez elkarrekin komunikatzeko modua aurkitu zuten. "Arrieta metodoa" dokumentalak euren bizitza eta borrokarako gaitasunaren berri ematen du.
Lourdes eta Mentxu Arrietarekin batera Jorge Gil Munárriz dokumentalaren zuzendariak berak aurkeztu du 2009an hasi zuten eta bukatu berri duten "Arrieta metodoa" dokumentala.
Bi ahizpak txikitatik jabetu ziren desberdinak zirela eta aurrera egin nahi bazuten bizitzan komunikazioa ezinbestekoa zutela. Horrek bultzatuta sortu zuten begirada bidezko komunikazioa.
Arrieta metodoan, begi-niniekin idazten dira hizkiak, begiak batetik bestera mugituz. Eta hartzaileak hizki horiek lotu eta hitza osatu ondoren daki besteak dioena.
Arrieta ahizpak euren metodoa ezagutzera ematearen pozak bultzatu ditu hau egitera.
"Arrieta metodoa" Giza Eskubideen zinemaldian eman ondoren, maiatzaren 1ean estreinatuko da ofizialki Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiruburuetan.