Itxi

zinemaldian

Violeta Parra zerura joan zitzaigunekoa

Donostiako Giza Eskubideen zinemaldiak 'Violeta se fue a los cielos' lana estreinatu du: Andres, Violetaren semea Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izan da, berak idatzitako liburu baitu oinarri.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Violeta Parra abeslari eta artista txiletarrari buruzko "Violeta se fue a los cielos" filmak itxiko du Donostiako Giza Eskubideen zinemaldia.

Hori dela eta, Andres, Violetaren semea Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izan da, berak idatzitako liburu baitu oinarri filmak.

Violeta Parra 1917an jaio zen Txilen. Bederatzi urterekin hasi zen gitarra jotzen eta 12rekin egin zuen bere lehen kantua. Hiru aldiz ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituen. Horietan lehena da Angel. Violeta hil eta ia 50 urte geroago oraindik egunero du tartetxo bat beretzako.

Violeta Parrak Hegoamerikan eta Europan eman zuen ezagutzera Txileko kultura eta mundu osoko artistek bertsionatu dituzte bere kantuak. Guzti horrek Txileko pertsona garrantsitsuenen artean kokatu du.

Bizitza laburra izan zuen, 49 urterekin bere buruaz beste egin baitzuen.

Bideoak (1)