Sari-banaketa
'La Vie d'Adele' filmak Canneseko Urrezko Palmondoa irabazi du
Erredakzioa
Epaimahaiaren Sari Berezia Coen anaiek zuzendutako 'Inside Llewyn Davis' filmak eskuratu du. Halaber, Amat Escalante mexikarra Zuzendari Onena izendatu dute, 'Heli' zintari esker.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Abdellatif Kechiche zinemagile tunisiarrak zuzendutako 'La Vie d'Adele' pelikula frantziarrak irabazi du Canneseko Zinemaldiaren 66. edizioaren Urrezko Palmondoa. Sari-banaketa igande honetan izan da aipatutako udalerri frantziarrean.
Bi emakumezkoen arteko amodiozko istorioa du filmak mintzagai. Zinemaldian faboritoa izan da eta, azkenik, alor ofizialean gailendu da eta sari nagusia irabazi du.
Steven Spielberg Canneseko epaimahaiaren presidenteak adierazi duenez, golardo horrek hiru artisten lana saritu du, Kechiche zuzendaria eta bi aktore protagonisten lana, Adèle Exarchopoulos eta Léa Seydoux frantziarrak.
Hirurak oso hunkituta azaldu dira agertokiaren gainean, eta saria eskertu dute. "Izpiritu askatasunari buruz asko irakatsi didaten gazteei eskaini nahi diet saria, eta baita Tunisiako iraultzari ere, askatasunez maitatzeko eta adierazteko asmoa erakutsi didalako", esan du Kechichek.
Gainerako irabazleen zerrenda
-Epaimahaiaren Sari Handia: Coen anaiek zuzendutako 'Inside Llewyn Davis'.
-Epaimahaiaren Saria: Hirokazu Kore-Edak zuzendutako 'Like Father, Like Son'.
-Zuzendari Onena: Amat Escalante ('Heli').
-Gizonezkoa Aktore Onena: Bruce Dern ('Nebraska').
-Emakumezko Aktore Onena: Bérénice Bejo ('Le Passé').
-Gidoi Onena: Jia Zhang Kek zuzendutako 'A Touch of Sin'.
-Urrezko Kamera Lehen Lan Onena: Anthony Chenek zuzendutako 'Ilo Ilo'.
-Film Labur Onenaren Urrezko Palmondoa: Moon Byoung Gonek zuzendutako 'Safe'.
-Aipamen bereziak: Gudmundur Arnarek zuzendutako 'Whale Valley' eta Adriano Valerioren '374 S' lana.