Docuweba
'160 metros' dokumentala, online
'160 metro: Bizkaiko rockaren historia' docuwebaren lehen kapitulua aurkeztu dute: 90eko hamarkadan izandako eraldaketa soziala azalduko duten bost kapituluk osatzen dute egitasmoa.
"160 metros: Una historia del rock en Bizkaia" documentalaren lehen kapitulua online dago ikusgai. Alvaro Fierrok eta Joseba Gorordok zuzendu dute EITBren laguntzarekin. Bilbo eta Bizkaiak 90eko hamarkadan izandako eraldaketa soziala azalduko duten bost kapituluk osatzen dute egitasmoa.
160 metrok bereizten dute Bilbo ezkerraldea eta eskuinaldea. Bi ibarrek istorio propioa dute eta modu ezberdinean bizi izan zuten 90eko hamarkadan emandako eraldaketa sozial eta ekonomikoa. Bietan ordea, musikak garrantzia berezia izan zuen, musika talde ugari sortu baitziren: Eskorbuto, Zarama, Los Clavos, Parabellum eta beste hainbeste. Musika tresna gisa erabiliz, historian arakatzea proposatzen du 160 metro egitasmoak. Lehenengo kapitulua online ikusi daiteke Interneten, Joseba Gorordo zuzendariak adierazi duenez.
Ikusentzunezko egitasmoa bost kapituluk osatuko dute eta banan banan ikusi ahal izango dira interneten eta EITBn. Ondoren, guztiekin Zinebin aurkeztuko den dokumentala osatuko dute.
Proiektua aurrera atera ahal izateko crowdfundinga erabili dute eta horrela, 250 partikularren finantziazioa lortu dute.