Itxi

Estreinaldiak

Gracia Querejeta bueltan da, 'Quince años y un día' pelikularekin

Gainera, 'El mensajero', 'Inch'Allah', 'Populaire', 'Turistas' eta 'Clara no es nombre de mujer' lanak heldu dira zinema-aretoetara.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gracia Querejeta zuzendaria zinema-aretoetara itzuli da, "Quince años y un día" lanarekin. Hori da asteko estreinaldirik esanguratsuena, baina benetako istorio batean oinarritutako pelikula bat ere heldu da, Dwayne The Rock Johnson protagonista duena. Gainera, Europako bi komedia, Palestinan oinarritutako drama bat eta Jorge Sanzen azken lana ere estreinatu dituzte.

Maribel Verdú eta Tito Valverde dira Gracia Querejetaren film berriaren protagonistak. Zazpi urte dira Querejetak "Siete mesas de billar francés", azken lana, estreinatu zuenetik. "Quince años y un día" pelikulan, Verduk ama baten papera hartu du: semeak arazoak ditu eta Max aitonarekin (Tito Valverde) bidali du.

Dwayne The Rock Johnson ohikoa duen erregistrotik irten da, eta benetako istorio batean oinarritutako akziozko "thriller" batera igaro da: narkotrafikoaren munduan sartu eta bere semearen izen ona garbitzea du helburu film honetan. Susan Sarandon, Barry Pepper, Michael Kenneth William eta Harold Perrineau ditu ondoan filmean.

Anais Bareau-Lavalette zuzendariak nazioarteko proiektu batera salto egin du "Inch'Allah" filmarekin. Film luze tragikoa egin du orain, film laburretan eta dokumentaletan hainbat urtez aritu ostean. Evelyn Brochu du protagonista: Chloé kanadar medikuak Palestina eta Israelen arteko lurraldean lan egingo du.

Regis Roinsarden lehen lana da "Populaire": gazte batek mekanografia lehiaketa batean parte hartuko du, lanpostu bat lortzeko, eta nagusiak horretarako entrenatuko du. Elkarrekin maiteminduko dira, noski. "Los Seductores" laneko protagonista, Romain Duris, Deborah Francoisekin eta Berenice Bejorekin ("The Artist" pelikulako protagonista) ageri da.

"Bonnie & Clyde", "Tucker and Dale vs. evil" eta "Escondidos en Brujas" lanetako arrastoari jarraituz, Ben Wheatleyk "Turistas" pelikula aurkeztu du. Alice Lowe eta Steve Oram dira protagonistak.

Pepe Carbajo Goya sarietako ekoizleak lehen film luzea aurkeztu du: "Clara no es nombre de mujer". Jorge Sanz du protagonista, eta Enrique Villén, Miriam Díaz Aroca eta Goyo Jimenez aktoreak ere ageri dira.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)