Heriotza
'Tony Soprano' zendu da
Erredakzioa
James Gandolfini aktorea hil da, Italian, 51 urte zituela. Antza denez, bihotzekoak jota zendu da.
James Gandolfini, The Sopranos telesail arrakastatsuan Tony Soprano mafiosoarena egin zuen aktorea, zendu da, 51 urte zituela, Erroman.
Antza denez, bihotzekoak jota hil da.
Gandolfini oporretan zegoen Italian, eta, bertan, asteburu honetan Taorminako (Sizilia) zinema jaialdira joateko asmoa zuen.