Zinema-aretoetan
Superman eta 'Monstruos University', asteko estreinaldi nagusiak
Erredakzioa
'El hombre de acero' saga berriaren lehen lana urteko estreinaldia dugu. Christopher Nolanek eta Herny Cavillek proiektu benetan erakargarria bihurtu dute.
Supermanen itzulera (El hombre de acero) eta Monstruos University animaziozko filma dira aurtengo estreinaldi garrantzitsuenak. Horiez gain, drama kutsua duten Europako besta hainbat pelikula ere iritsiko dira zinema-aretoetara.
El hombre de acero
Superheroien saga berria estreinatuko dute gaur Supermanen pelikularekin. El hombre de acero lanean Clark Kent gaztearen sekreturik intimoenak ezagutuko ditugu. Gizateria salbatzea izango du oraingo honetan ere helburu.
Henry Cavill aktore britainiarra izango da Superman berria. Proiektuan, gainera, Christopher Nolan ekoizleak parte hartu du. Zack Snyderrek zuzendutako lan honetan, besteak beste, Russell Crowe, Kevin Costner eta Amy Adams aktoreak aritu dira.
Monstruos University
Disney-Pixar etxearen ekoizpen berria Dan Scanlon-ek idatzi du, eta Billy Cristal eta John Goodman aktoreek jarri diete pertsonaiei ahotsa.
Monstruos S.A. filmean, Mike eta Sulley protagonisten arteko adiskidetasuna ezagutu genuen, eta orain abentura berriak biziko dituzte.
Después de mayo
Olivier Assayasek zuzendutako pelikula 70eko hamarkadako Parisen girotuta dago. Clement Metayer aktoreak Gilles nerabearena egiten du bertan, eta garaiko egoera politikoa eta artistikoa erakusten du.
Lola Creton, Felix Armand eta Carole Combe aktoreek interpretatzen dituzten pertsonaiak Clementeri bizi duen garai historiko konplexua azaltzen saiatuko dira.
Hannah Arendt
Barbara Sukowa aktorea protagonista duen pelikula hau Frantziaren eta Alemaniaren artean ekoitzitako lana da. AEBetan erbesteratu zen Hannah Arendt filosofo eta kazetariaren istorioa kontatzen du. Horrek idatzi zituen testuek eskandalua eragin zuten nazioartean.
Margarethe von Trottak zuzendutako film honetan, besteak beste, Alex Milberg, Janet Mcteer eta Julia Jentsch aktoreek egin dute lan.
Lawrence Anyways
Lawrence Alia (Melvil Pouplad) literatura irakaslea da, eta bizitza osoan sekretu bat izan du gordeta. 30 urte betetzen dituenean, sexua aldatzeko ebakuntza egingo du, baina horretarako aurreko bizitzari uko egin beharko dio.
Xavier Dolan zuzendari gaztearen obrarik sakonetako bat da.
Mi encuentro con Marilou
Jean Becker zuzendari duen Frantziako drama honek helmugarik gabeko bidaia batek pertsona zaurituen bizitzak salba ditzakeela azaltzen du.
Patrick Chesnais aktoreak hirurogei urteko margolari garrantzitsu bat gorpuzten du bertan. Filmaren protagonistak depresioa du, eta familia utzi eta bidaia bat egitea erabakiko du. Abentura horretan, Marilou ezagutuko du.