Itxi

Estreinaldiak

Drama eta suspense europarra, eta 'Tres-60' filma, zinema-aretoetan

Erredakzioa

Alejandro Ezcurdiaren lehen film luzeaz gain, 'Colosio: el asesinato' salaketa politikoa eta 'Cautiva', 'Una canción para Marion' eta 'Tú y yo' drama europarrak iritsiko dira zinema-aretoetara.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Thrillerrak zinema-aretoetako protagonista izaten jarraituko du asteburu honetan ere. Tres-60 ekoizpenaz gain, Colosio: el asesinato salaketa politikoa eta Cautiva, Una canción para Marion eta Tú y yo drama europarrak iritsiko dira zinema-aretoetara.

Tres-60

Raul Merida, Sara Salamo, Guillermo Estrella eta Adam Jezierski aktore gazteak dira Alejandro Ezcurdiaren lehen film luzearen protagonistak.

Santiago Segurak ekoitzia, Tres-60 thrillerrak gazte talde batek lagun baten desagerpenaren ikerketa kontatzen du.

Cautiva

Brillante Mendoza filipinarrak zuzendua, Cautiva Abu Sayyaf talde islamiarrak bahitutako pertsona batzuen istorioa kontatzen du.

Isabelle Huppert aktoreak Therese Bourgoine bolondres frantziarrarena egin du. Filmak Berlineko zinemaldiko Urrezko Hartza jasotzeko hautagai izan zen, 2012an.

Colosio: El asesinato

Luis Donaldo Colosio Mexikoko presidente izateko hautagai duela 18 urte hil zuten arren, heriotzari buruzko zehaztasun asko oraindik argitu gabe daude.

Carlos Bolado zuzendaria zehaztasun horiek argitzen saiatu da. Jose Maria Yazpik (Los amantes pasajeros) eta Daniel Gimenez Cacho (La mala educación) dira filmaren protagonistak.

Tú y yo

Lorenzo 14 urteko gazte bat da eta astebetez etxeko sotoan ezkutatzea erabakiko du. Sotoan dagoela arrebaren (Tea Falco) bisita izango du.

Bernardo Bertoluccik zuzendu du pelikula eta Jacopo Olmo Antinori gaztea da protagonista.

Una canción para Marion

Vanessa Redgrave (Crimen y Castigo) aktorea gaixo dagoen Marion agurea da. Filmaren protagonistak koro baten partaidea izan nahi du eta senarrarekin batera (Terence Stamp) ametsa betetzeko bideari ekingo dio.

Filmak drama eta komedia uztartzen ditu eta Paul Andrew Williamsek zuzendu du.

Bideoak (1)