Itxi

Oscarren 86. edizioa

Akademiak lau film hautatu ditu Oscarretarako

Erredakzioa

15 años y un día, Alacrán enamorado, Cannibal edo La gran familia española: horietako bat lehiatuko da Oscarretan izendapena lortzeko.

'15 añosy un día' filmeko irudia. Argazkia: EiTB

Espainiako Zinema Akademiak La gran familia española, Alacrán enamorado, 15 años y un día eta Canibal pelikulak aukeratu ditu Oscar sarietarako. Horietako bat lehiatuko da sarien 86. edizioan ingelesez egina ez den film onenaren saria lortzeko. Oscarren gala 2014ko martxoaren 2an egingo dute, Hollywoodeko Dolby Antzokian.

Espainiako Zinema Akademiak antolatu eta Maria Leon eta Hugo Silva aktoreek aurkeztu duten ekitaldi batean eman dute lehen aukeraketa horren berri, gaur.

Bozketan bi filmek boto-kopuru bera lortu dute, eta, hori dela eta, aurten lau film hautatu ditu Akademiak. Oscarretara aurkeztuko duten pelikula irailaren 25ean iragarriko dute, bigarren bozketa bat egin ostean. Hala ere, Hollywoodeko Akademiaren esku geldituko da filmak hautagaitza lortzea.

Iaz, Pablo Bergerren Blancanieves lana aukeratu zuten, baina, azkenean, ez zuten hautatu.