Itxi

Beldurrezko Zinemaren Astea

Edwar Wrighten 'The World´s End' zintak Donostian irabazi du

Erredakzioa

Halaber, Juliana Maiteren 'Agon' lanak film labur onenaren saria irabazi du. Europako film labur onenaren golardoak, berriz, Damian McCarthyk zuzendutako 'How Olin Lost His Eye' filmeak jaso du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Edwar Wright britaniarraren "The World´s End" zintak Donostiako XXIV. Beldurrezko Zinemaren Astearen film onenaren saria irabazi du. Azaroaren 29an zinema-aretoetan estreinatuko duten pelikula hau Sitgeseko zinemaldian ere izan da.

Filmak hainbat lagunek osatutako talde bat du mintzagai. Hogei urte igaro ostean, nerabeak zirenean izandako abenturak errepikatu nahi dituzte. Izan ere, institutuan graduatzea lortu ostean, hori ospatzeko asmoz, lagunak tabernaz taberna egon ziren. Orain duela 20 urte egindakoa berriro bizi nahi dute. Azkenean, gizateriaren etorkizuna defendatzera behartuta ikusiko dute euren burua.

Bestalde, Neil Jordanek zuzendutako "Byzantium" lanak gaur proiektatuko dute, zinemaldiaren itxiera-ekitaldian.

Gainerako irabazleak

Donostiako XXIV. Beldurrezko Zinemaren Astearen epaimahaikideek irabazleen izen-abizenak jakitera eman dituzte gaur. Halaber, Juliana Maiteren "Agon" lanak film labur onenaren saria irabazi du. Europako film labur onenaren golardoak, berriz, Damian McCarthyk zuzendutako "How Olin Lost His Eye" filmeak jaso du.

Carles Torresek zuzendutako "Sequense" lanak hainbat sari jaso ditu, tartean, publikoak erabakita, film labur onenaren saria, film labur espainiar onenaren saria eta 120 lagunek osatutako epaimahaikide gaztearen golardoa.

Animaziozko film labur onenaren saria, ordea, David Le Bozecen "L'art des Thanatier" lanarentzat izan da.

Bideoak (1)