Itxi

Zinebi

'160 metros' dokumentala, oso-osorik larunbatean Guggenheimen

Internet bidez horren hiru atal estreinatu badituzte ere, Bizkaiko rockari buruzko dokumentala oso-osorik Zinebi jaialdian estreinatuko dute, 20:00etan.

'160 metros' dokumentaleko egileak. Argazkia: EITB

Guggenheim Bilbao museoak "160 metros: una historia del rock en Bizkaia" dokumentalaren emanaldi bat eskainiko du larunbatean, 20:00etan, Bilbon, Zinebi jaialdian, Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren 55. edizioaren programazioaren barruan, dokumentalaren arduradunek jakinarazitakoaren arabera. Museoak prentsa-ohar bidez zabaldu duenez, bost kapituluk osatzen dute Bizkaiko rockari buruzko dokumentala, eta horietatik hiru Interneten estreinatu dituzte jada.

1990eko hamarkadan Bilboko itsasadarraren bi aldeetan ekonomia eta gizarte mailan izan ziren aldaketak kontatzen ditu dokumentalak rockaren ikuspegitik.

Alvaro Fierro musika kazetaria eta Joseba Gorordo errealizadorea dira dokumentalaren zuzendariak, eta Diego Urruchik eta Raul Lopezek (Stereozona WebTV-ren eta Media Attack on line bideo agentziaren arduradunak, hurrenez hurren) ekoitzi dute. Dokumentalean, besteak beste, talde hauek ageri dira: Parabellum, Subversión X, Distorsion, Gris Perla, Los Clavos, Lord Sickness, El Inquilino Comunista, Cujo, Gringo, Ya Te Digo, Sonic Trash eta Quite Fantastic.

Historikoki aurrez aurre egon ostean, Bilboko itsasadarraren bi aldeak batu nahi ditu lanak, 1990eko hamarkadan izan ziren musika ereduak bilduz.

Albisteak (2)