Oscar sariak
289 pelikula lehiatuko dira pelikula onenaren hautagaitza lortzeko
Erredakzioa
Abesti onenaren sailean, berriz, 75 konposizio lehiatuko direla iragarri du Hollywoodeko Akademiak.
Hollywoodeko Zinema Akademiak 289 film aukeratu ditu pelikula onenaren hautagaitza lortzeko, erakundeak ohar batean adierazi duenaren arabera.
Hautatuak izateko aukera izateko, pelikulak abenduaren 31 baino lehen estreinatu behar dituzte Los Angelesen, eta gutxienez zazpi egun jarraian izan behar dira ikusgai zinema-aretoetan.
Akademiaren arauen arabera, film batek 40 minutu baino gehiagoko iraupena izan behar du, eta zinema aretoetan 35 milimetrotan, 70 milimetrotan edo beste edozein formatu digital baliagarrian eskaini behar dute.
Austenland, For No Good Reason, The Great Gatsby, Kamasutra 3D eta Turbo dira lehian arituko diren proposamenetako batzuk.
Horrez gain, abesti onenaren sailean, hautagaitza lortzeko 75 konposizio lehiatuko direla iragarri du Hollywoodeko Akademiak.
Oscarren 86. edizioko hautagaitzak urtarrilaren 16an iragarriko dituzte, Beverly Hillseko (Los Angeles) Samuel Goldwyn Antzokian, 05:30ean (hango ordutegia).
Zeremonia, berriz, Dolby Antzokian egingo dute, martxoaren 2an, eta ABC kateak eskainiko du.