Estreinaldiak
Robert de Niro eta Meryl Streep, estreinaldietako protagonistak
Meryl Streep, Julia Roberts, Robert de Niro eta Sylvester Stallone dira aste honetako estreinaldi garrantzitsuenen protagonistak: "Agosto" eta "La gran revancha".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Meryl Streep, Julia Roberts, Robert de Niro eta Sylvester Stallone dira Agosto eta La gran revancha asteko bi estreinaldi nagusien protagonistak. Literatur egokitzapen ugari zinema-aretoetan.
Meryl Streep, Julia Roberts eta Ewan McGregor pantaila handira bueltatu dira Agosto lanarekin. John Wellsek (The Company Men) zuzendu du, 2008an antzerkiaren Pulitzer saria eskuratu zuen August: Osage County antzezlanean oinarrituta.
Robert de Nirok eta Sylvester Stallonek boxeo eskularruak jarriko dituzte berriz La gran revancha lanean. Peter Segalek zuzendu du, eta Kim Basinger, Alan Arkin eta Kevin Hart ere aritu dira bertan aktore lanetan.
II. Mundu Gerran adoptatu zuten Liessel, eta familiak irakurtzeko grina piztu zion. Naziei ihesi dabilen judu bat ezkutatu dute etxeko sotoan. La ladrona de libros Markus Zusaren izen bereko eleberrian oinarritzen da.
Espainiatik datorren proposamen bakarra Obra 67 da, #littlesecretfilms egitasmoan oinarrituta. 10 arau ditu oinarrian: ekoizpena sekretupean egin, 24 ordutan grabatu, zuzendariak finantzatu, gidoirik gabe egin eta Interneten doan estreinatuko dela, besteak beste.
Todo el santo día Guido eta Antonia bikotearen istorioa da: emakumeak egunez lan egiten du eta gizonak gauez. Buruhauste asko ekarriko ditu egoera horrek lehen umea izateko pausoa ematen dutenean.
Kar Wai Wong zinemagile ezagunak (Deseando amar) The Grandmaster aurkeztu du. Iaz Berlingo zinemaldia ireki zuen pelikula da, eta Ip Man Bruce Lee bera ere entrenatu zuen borroka-arteetako maisuaren bizitza kontatzen du.
Pensé que iba a haber fiesta Victoria Galardi zinemagile argentinarraren azken lanean protagonista dugu Elena Anaya, La piel que habito pelikulan "Almodovar neska" gisa aritu ostean. Bikote eta lagun-taldeen munduen arteko gatazkak aztertu ditu bertan.