Itxi

Oscarrak

Film onenaren sarirako izendatutako pelikulak, banan-banan

Natxo Velez | eitb.com

Bederatzi film lehiatuko dira martxoaren 2an film onenaren Oscar saria irabazteko.

"Gravity"k eta "American Hustle"k jaso dituzte izendapen gehien. Argazkia: EiTB.

"Gravity"

Thriller bizi hau espazioan gertatzen da. Ingeniari argi batek espazioan egiten duen lehen misioa kontatzen du eta filmaren hasierak, hamabost minututik gorako sekuentziak, goraipamenak ugari jaso ditu han-hor-hemen.

"American Hustle"

Film komikorik onenaren saria irabazi zuen Urrezko Globoetan, eta FBIko agente batekin lan egitera behartzen duten gizon argi baten eta haren emaztearen istorioa kontatzen du. Agentearen eskutik, New Jerseyko gaizkileen munduan barneratuko dira protagonistak.

"Twelve years a slade"

Urrezko Globoetan film dramatikorik onenaren saria irabazi zuen filmak New Yorken aske jaio zen afroamerikar baten istorio zorigaiztokoa kontatzen du. 1841ean Washington Hirian bahitu zuten, esklabo gisa Louisianan lan egiteko.

"The Wolf of Wall Street"

Jordan Belforten autobiografian oinarritutako lan honek inoizko burtsa agente boteretsuenetako baten istorioa kontatzen du. Dirutza handia egin zuen 90eko hamarkadan, baina iruzur kontuetan nahasita egon zen.

"Captain Phillips"

Somaliar piratek Richard Phillips gatibu hartu dute, MV Maersk Alabana ontzia Ozeano Baretik daramala.

"Dallas Buyers Club"

Hiesa daukan pertsona batek Dallas Buyers Club sortuko du, nahi duten gaixoek tratamendu alternatiboak eros ahal ditzaten. Administrazioak eta farmazia industriak gogor egingo dute klubaren sortzailearen aurka.

"Nebraska"

Zuri-beltzezko film honetan, aita alkoholiko bat eta sema sinesgogorra Montanatik Nebraskara joango dira itxuraz aberastuko dituen sari baten bila.

"Philomena"

Aurtengo beste izendatu asko bezala benetako istorio batean oinarrituta, semearen bila 50 urteko bidaia egiten duen emakume baten nondik norakoak kontatzen ditu.

"Her"

Arcade Fire taldearen musikaz lagundutako zientzia fikziozko film honek idazle baten eta informatika sistema eragile aurreratu baten arteko istorio erromantikoa kontatzen du.

 

Albisteak (1)