Zinema estreinaldiak
'Hercules', 'Old Boy' eta 'Nymphomaniac'-en bigarren zatia, karteleran
Erredakzioa
Lars Von Trier, Renny Harbin eta Spike Lee zuzendarien lan berriak ikusi ahal izango dira zinema aretoetan Marta Eturaren itzulera ekarri duen ‘Presentimientos’ filmarekin batera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Lars Von Trierrek 'Nymphomaniac' film polemikoaren bigarren zatia zinema aretoetara iritsiko da 'The Legend of Hercules (Hercules 3D)' film mitologikoak markatuko duen astean. Horiekin batera 'Old Boy' filmaren remake-a eta Marta Eturaren itzulera, 'Presentimientos' filmean, nabarmenduko dira karteleran.
'Nymphomaniac'
Lars Von Trierrek bost ordu eta erdiko lana sortu zuen bere azken filmean. Horregatik, zinema banatzaileek bi zatitan banatu zuten eta bigarren zatia erakutsiko dute orain. Bertan, nerabealdian nifomania diagnostikatu zioten 50 urteko Joe-ren istoriaren amaiera ezagutuko dugu.
'The Legend of Hercules (Hercules 3D)'
Istorio errealista bati esker Hercules pertsonaia mitologikoa gizatiar egin du Renny Harbin zinema zuzendariak. Kellan Lutz, Liam McIntyre eta Gaia Weiss dira lan honetako protagonista nagusiak.
'Old Boy'
Spike Leek 2003an Park Chan Wookek zuzendutako filmaren remake-a egin du. Manga japoniar ezagunean oinarrituta dagoen filmeko protagonistak Josh Brolin, Elizabeth Olsen eta Samuel L Jackson dira.
'Presentimientos'
Eduardo Noriegak eta Marta Eturak bere harremana berpiztu nahi duen bikote bat antzezten dute Santiago Taberneroren lan berrian. Clara Sanchezen liburuan oinarritutako historia 'thriller' erromantikoan bilakatuko da hainbat gertakariren ondorioz.
'What Maisie Knew' (Scott McGehee eta David Siegel), 'Mindscape' (Jorge Dorado), 'Casi inocentes' (Papick Lozano) eta 'Otel.lo' (Hammudi Al-Rahmoun) filmek osatzen dituzte aste honetako estreinaldiak.