Itxi

Arrakasta historikoa

'Ocho apellidos vascos'ek ia 44 milioi bildu ditu dagoeneko

Erredakzioa

Emilio Martinez Lazaro zuzendariaren pelikula inoiz diru gehien bildu duen espainiar lana da, "Lo Imposible"ri gailendu berri baitzaio, diru zein ikusle kopuruan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Ocho apellidos vascos" Emilio Martinez Lazaroren filmak beste errekor bat gainditu berri du: 44 milioi euro bildu ditu jadanik, eta, ondorioz, datuak biltzen hasi zirenetik, 1996tik, Estatuan diru eta ikusle gehien bildu duen espainiar filma da. "Lo imposible"k zeukan asteburu honetara arte marka hori.

Rentrak zinemagintza munduko aholkularitza enpresak emandako datuen arabera, 43 900 000 euro bildu ditu dagoeneko filmak, asteburu honetako datuak batuta. Hartara, inoiz Estatu osoan gehien bildu duen espainiar filma da lana, "Lo Imposible"ren datuak gaindituta.

Honezkero, andaluziarren eta euskal herritarren gaineko topikoak erabiltzen dituen lanak 6,5 milioi ikusle eraman ditu zinema aretoetara, Estatuko zazpi biztanletik bat ia.

Universal ekoiztetxeak datuak goraipatu zituen atzo, eta FAPAE Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Espainiako Elkarteen Federazioko kideek pelikula "fenomeno soziala" dela esan dute.

3 milioi euroko aurrekontua erabili zuten andaluziar baten (Dani Rovira) eta euskal neska baten (Clara Lago) arteko maitasun harremana kontatzen duen pelikula egiteko

Albisteak (1)

Bideoak (2)