Fant
80 film zortzi egunean, Zinema Fantastikoaren Bilboko Zinemaldian
Erredakzioa
Fanten antolatzaileek 40 film luze eta beste horrenbeste film labur eskainiko dituzte maiatzaren 9tik 16ra, jaialdiaren hogeigarren edizioan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Beldurrezko zinemaren eta zinema fantastikoaren zaleek 80 film, laburrak eta luzeak, ikusi ahal izango dituzte guztira, Fant Bilboko zinemaldiak iraungo duen zortzi egunetan. Ostiralean hasiko da Bilbon izua eta fantasia zabaltzen.
Fantek hogeigarrne edizioa du aurtengoa, eta "The Sacarament" Ti West estatubatuar zuzendariaren aurkezpena hartuko du. Genero honetako zinemagile berri goraipatuenetakoa da West AEBn.
Publikoak 40 film luze eta beste horrenbeste film labur ikusi ahal izango ditu, hainbat ataletan antolatuta, maiatzaren 9tik 16ra, iaz baino % 40 gehiago.
Inaugurazio ekitaldia Campos Eliseos antzokian izango da. "La Cueva" Alfredo Monteroren filma emango dute bertan, saioak bildu eta bildu ari den lana.
"La Cueva" kamera bizkarrean hartuta grabatuta egongo balitz bezala aurkezten dute "The Blair With Project" filmaren eredura, eta Malagako Jaialdian film onenaren eta gizonezko zein emakumezko aktore onenen sariak irabazi berri ditu.
Itxiera gala hilaren 16an izango da, BBK Aretoan, eta "Angels" Ian Pons Brit sarietan hainbat aldiz izendatu duten zuzendariaren film laburraren nazioarteko estreinaldia egingo dute bertan.
Sariak eman eta gero, "Zarpazos! Un viaje por el Spanish Horror" dokumentala eskainiko dute. Christopher Leeren aurkezpena eta Paul Naschyren sarrera du Victor Matellanoren filmak.
Bilboko jaialdiaren azkenburukoa Def Con Dos madrildar taldearen emanaldia izango da.
Nazioarteko epaimahaia Matthew Robbins estatubatuar zuzendari, gidoigile eta ekoizleak, Carlos Areces espainiar aktoreak eta Andrea G Bermejo kazetari, zinema kritikari eta blogariak osatzen dute aurten.
Fantrobia saria Jorge Dorado espainiar zuzendariak jasoko du.
Sail ofizialean, hainbat herrialdetatik bidalitako 11 film izango dira: Espainia, Alemania, Hego Korea, Israel, AEB...