Zinemaldia
Mundua, Cannesera begira
Asteazkenean hasiko da Cannesko zinemaldia. 18 pelikula daude Urrezko Palma eskuratzeko lehian.
18 pelikula izango dira asteazkenetik aurrera Urrezko Palma jasotzeko lehian Cannesko zinemaldian. Aurten emakumeak nagusi dira epaimahaian: Jane Campion Zeelanda Berriko zuzendaria du buru: 1993an 'The Piano' lanagatik sari nagusia jaso zuen.
Cannes "oso zoroa da, bizia eta dibertigarria", azaldu du David Cronenberg zuzendariak. Bere film berriak, 'Maps to the Stars', 'Twilight' sagako protagonista, Robert Pattinson, du protagonista eta Palma jasotzeko hautagaietako bat da.
"Estatu Batuek eta "Europa zaharrak" zinema-aretoetan duten espazioa ikustea da garrantzitsua. Asiako film oso gutxi daude, Alemaniako bat ere ez, Eskandinaviako gutxi batzuk eta Europako ekialdeko edota Errusiako oso gutxi", azaldu du Scott Roxborough The Hollywood Reporter hedabideko berriemaileak.
Polemika iturri ere izan ohi da jaialdia eta aurtengoa heldu zaigu: 'Grace of Monaco' hasierako filmak Nicole Kidman du protagonista, Grace Kellyren paperean. Monakoko Rainierorekin ezkondu ostean, auto-istripuz hil zen 1982an, Cannesesko ekialdetik hurbil.