Jaialdia
'Mindscape', Fantrobia 2014 saria, Fant jaialdira heldu da
Ian Ponsek "Angels" film laburra aurkeztu du prentsaurreko batean. Mundu mailako estreinaldia egingo dute biharko itxiera ekitaldian.
Behin lehiaketara doazen film guztiak proiektatu ostean, FANT jaialdiak "Mindscape" estreinatuko du, Jorge Doradoren lehen film luzea. Ostiralean Fantrobia saria jasoko du itxiera ekitaldian zinema fantastikoaren generoan iraultzailea izan delako. Ekitaldia BBK aretoan egingo dute, ostiralean, 20:30etik aurrera.
Antolatzaileek Trailer Faltsuen Lehiaketa goraipatu dute osteguneko programaziotik eta sail paraleloen amaiera (FANT al Rescate, Koreako zinemari buruzkoa, #littlesecretfilm eta "Panorama Fantástico") eta Borja Crespo bilbotarraren lehen film luzea proiektatuko dute.
Golem zinema-aretoetako 1 aretoan "Mindscape" proiektatuko dute 17:30etik aurrera, Jorge Doradoren lehen film luzea. Fantrobia saria jaso du.
22:00etan Trailer Faltsuen Lehiaketaren txanda izango da. FANT jaialdiaren XX. urteurrena dela eta egin dute eta publikoak berak erabakiko du zein proposamen den interesgarriena, mugikorren bitartez botoa emanez. Hiru sari emango dituzte guztira.
19:45ean, #littlesecretfilm zikloaren baitan, "Neuroworld" proiektatuko dute, Borja Crespo bilbotarraren lehen film luzea. Alhondigako Auditorio nagusira eraman dute proiekzioa, jende asko joango delakoan, eta zuzendaria bera han izango da.
Ian Pons itxiera ekitaldian
Ian Pons (hainbat Brit saritarako hautagaia eta Crystal Fighters, Dj Shadow edota Anna Calvi taldeentzat bideoklipak egindakoa) zuzendariak "Angels" aurkeztu du prentsaurrekoan. Mundu mailako estreinaldia egingo dute bihar, itxiera ekitaldian.
"Mindscape" filmaren trailerra:
"Angels" lanaren trailerra:
ANGELS - Trailer - COMING SOON from Ian Pons Jewell on Vimeo.