Itxi

Zinegabonak

Euskarazko zinema euro baten truke, Gabonetan

Erredakzioa

Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra, 14 film euskaraz eskainiko dituzte Euskal Herri osoko bost aretotan, Urruñan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.

Dragoi Bola Z filma ikusi ahal izango da, besteak beste.

Zinegabonak egitasmoak familia osoarentzako euskarazko film sorta bat eskainiko du Gabonetan. Iazko arrakastaren ondorioz, aurten errepikatu egingo dute proiektua. Guztira, 14 film proiektatuko dira 24 saiotan zehar, abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte.

Aurten, gainera, Zinegabonak zikloak Iparraldera ere egingo du salto Urruñako Itsas Mendi zinema aretoaren partaidetzarekin. Horrez gain, Bilboko EiTB-Multibox eta Golem Alondegia, Donostiako Principe, Gasteizko Florida eta Iruñeko Golem-Baiona aretoek ere bat egin dute ekimenarekin.

Abenduaren 22tik 26ra bitartean, EiTBk Bilboko egoitzan duen Multibox aretoan emango dira filmak, eta abenduaren 27an eta 28an eta urtarrilaren 3an eta 4an gainerako zinema aretoetan, euro batean. Multibox aretoko emanaldietarako gonbidapenak Hiru3 Komunitateko kideen artean zozkatuko dira.

Film hauek gozatu ahal izango dira: Aita Zombia naiz, Blackie & Kanuto, Bram Barrabas, Dinosauroen artean, Dragon Ball Z: Battle of gods, Ernest & Celestine, Freddy Igeldegi, Gazte Harrigarria T.S. Spivet, Jelly T tarzan eskasa, Maya Erlea pelikula, Olentzero eta jauntxoen iratxoa, Tarzan, Zigortzaileak eta Zipi & Zape eta kanikaren kluba.

aren kluba.