Itxi

Otsailak 4

Wachowskitarren azken filmaren aurrestreinaldia Bilbon egingo dute

Erredakzioa

“El destino de Júpiter”eko zati batzuk Bizkaiko hiriburuan filmatu dituzte, eta etorkizuneko hiria erakusten du pelikulak. Gazteak aurrestreinaldirako sarrerak irabazteko aukera ematen dizu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bizkaiko hiriburuak Wachowski neba-arreben, Matrix trilogiaren egileen, film berriaren aurrestreinaldia hartuko du asteazkenean, otsailak 4. Mundu osoko zinemetan erakutsi baino bi egun lehenengo ikusi ahalko da Canning Tatun, Mila Kunis, Eddie Redmayne eta Sean Ben aktoreek eginiko pelikula Bilbon, Alondegiko zinema aretoetan.

“El destino de Jupiter” istorioaren zati batzuk Bilbon, Guggenheim museoan eta Zubizurin, filmatu dituzte wachowskitarrek, eta etorkizuneko hiri bat bailitzan erakusten du uri zaharra. Aurrestreinaldian, Euskal Herriko kultura, komunikazio eta kirol arloetako pertsona ezagunak egongo dira, eta Gazteak bertan egoteko sarrerak jartzen dizkizu eskura.

Hitzordua otsailaren 4rako dago jarrita, Bilboko Alondegiko zinema aretoetan, 20:00etan.

Sinopsia

Jupiter Jones (Kunis) gauaren zerupean jaio zen, eta gauza handiak egiteko deituta zegoela adierazten zuten haren jaiotzaren ingurukoek. Heldutakoan, Jupiterrek izarrekin amets egin du, baina errealitate hotzak etengabe esnatzen du: etxe-garbitzailea da, eta arazo mordoa du. Patuak berarentzat gorde duenaren berri Caine (Tatum) genetikoki eraldatutako ehiztari militarra atzetik hasten zaionean jakingo du. Unibertso osoa hankaz gora jar lezakeen izaera genetikoa du Jupiterrek.

du Jupiterrek.

Albisteak (2)

Bideoak (2)