‘Oscarren-aurkako’ sariak
‘Saving Christmas’ filma garaile nagusia, 2015 Razzie sarietan
Erredakzioa
Kirk Cameronek eta Cameron Diazek aktore txarrenaren saria jaso dute. Ben Affeck-ek konponbidearen saria jaso du, 2003ean filmik txarrena egin ondoren Argo eta Gone Girl egiteagatik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Saving Christmas Gabonei buruzko komedia kristaua -Kirk Cameron da aktore nagusia- garaile izan da Razzie sarien 35. edizioan. Oscarren aurkako sariak bezala ezagutzen dira Razzie-ak, Hollywooden azken urtean egindako filmik txarrenak saritzen dituelako.
Saving Christmasek 2014ko film eta gidoirik txarrenaren golardoa jaso du eta, bere protagonistak, Cameronek, aktoreen sailean.
Izan ere, hain txarra izan denez, epaimahaiak sari bikoitza eman dio, bata berari eta bestea bere “egoari”.
Bestalde, Cameron Diazek, The Other Woman eta Sex Tape filmetan egindako lanagatik, aktore txarrenaren saria jaso du, emakumezkoen atalean.
Zuzendaririk eskasenaren saria, era berean, Michael Bayri zuzendu diote, "Transformers 4: Age of Extinction" egiteagatik.
“Remake” kaskarrena Annie izan da, epaimahaiaren arabera.
Lehen aldiz, antolakuntzak sail berri bat sortu du aurreko edizioetan Razzie-ren bat jaso eta, hobera egin dutenei, lana aitortzeko helburuarekin. Oraingoan, konponbidearen saria Ben Affleckek jaso du, 2003an komediarik txarrenaren (Gigli) aktore nagusia izan eta gero, Argo eta Gone Girl filmetan parte hartzeagatik.
Razzie sariak Golden Raspberry Sariak Fundazioaren 800 bat bazkideen botoek erabakitzen dituzte, bat izan ezik, Konponbidearen saria, Rotten Tomatoes web gunearen erabiltzaileek aukeratu baitute.