Itxi

Katalunian

Maiatzaren 11n hasiko dira filmatzen ‘Ocho apellidos vascos’en segida

Agentziak | Erredakzioa

Berto Romero eta Rosa María Sardà edukiko dituzte lagun Dani Rovira, Clara Lago, Karra Elejalde eta Carmen Machi protagonistek. Gidoiaren Borja Cobeaga eta Diego San Josek idatzi dute berriz.

“Ocho apellidos vascos”en, Estatuan inoiz diru gehien bildu duen espainiar filmaren, jarraipena filmatzen maiatzaren 11n hasiko dira, Katalunian, Emilio Martinez-Lazaroren zuzendaritzapean.

Dani Rovira, Clara Lago, Karra Elejalde eta Carmen Machi protagonisten aldean, Berto Romero, Rosa Maria Sarda eta Belen Cuesta aktoreak egongo dira bigarren zati honetan. Gidoiaz, “Ocho apellidos vascos”en bezala, Borja Cobeaga eta Diego San Jose arduratu dira.

Katalunian hasiko dira filmatzen, maiatzaren 11n, eta lanak ekainaren 5ean bukatzeko asmoa dute, Emporda Beherean, Gironan, Madrilen eta Sevillan.

“Ocho apellidos vascos” 2014ko martxoan estreinatu zuten, eta espainiar pelikula batek inoiz jasotako emaitzarik onenak lortu zituen. 56,2 milioi euro bildu zituen Emilio Martinez-Lazarok zuzendutako lanak; “Avatar”ek soilik bildu du diru gehiago Estatuan.