‘Colossal’
Anne Hathawayk Nacho Vigalondoren film berrian parte hartuko du
Natxo Velez | eitb.eus
Zuzendaria Canneseko zinemaldiko azokara joango da, finantzazio bila. Film berria "Godzilla-ren eta Lost in Translation-en arteko nahasketa" dela esan du Vigalondok.
Anne Hathaway newyorktar aktore oscarduna Nacho Vigalondo zuzendariaren (“Los cronocrimenes”, “Open Windows”, “7:35 de la mañana” Oscarrerako izendapena jaso zuen film laburra…) hurrengo filmean agertuko da, The Hollywood Reporter aldizkariak argitaratu duenez.
Vigalondoren hitzetan, “Colossal-en gidoia inoiz egin dudan lan handinahiena da, eta pertsonalena ere badela esango nuke. Alboan Anne eta horrelako lantalde ona izatea nire inoizko pentsamendu zoroena baina handiagoa da”.
“Colossal Godzilla-ren eta Lost in Translation-en arteko nahasketa da”, Vigalondok esan duenez, eta, bertan, Hathaway Gloria izango da, lana eta bikotekidea galdu eta gero New York utzi eta jaioterrira itzuliko den emakume bat.
Halako batean musker erraldoi bat Tokio hiria suntsitzen ari dela ikusiko du albisteetan, eta gertakari horrekin nolabaiteko lotura duela konturatuko da Gloria. Horregatik, suntsipena gelditze aldera, bere txikitasunean munduaren geroarekin zer lotura duen argitzen saiatuko da.