Drakula izan zen
Cristopher Lee aktorea hil da, 93 urte zituela
Agentziak | Erredakzioa
Lee pantaila handian Drakula izan zelako izan zen ezagun, besteak beste, eta arnasa arazoak tarteko ospitaleratuta zegoen duela hainbat egunetatik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Cristopher Lee 93 urteko aktorea bihotzekoak jota hil da, arnasa hartzeko arazoak zituelako ospitaleratuta zegoela, gaur, osteguna, britainiar hedabideek zabaldu dutenez.
Igandean hil zen ibilbide luzeko aktorea, Londreseko ospitale batean. Drakularen larruan iltzatu da herritarren oroimenean, baina beste pelikula askotan lan egin zuen, 300 baino gehiagotan: “Eraztunen jauna”n, “Hamlet”en Laurence Olivierrenen bertsioan, Fu Manchu eta Sherlock Holmes ere izan zen pantailan, James Bonden pelikulako gaiztoa, eta Tim Burtonen eskutik ere agertu zen azkenaldian, “Charlie eta txokolate fabrika”n edo “Alizia lurralde miresgarrian” en berbarako.
Donostiako Zinemaldian ere hainbat aldiz egon zen heavy metalaren zalea zen aktore hau. Metal musikako hainbat disko grabatu zituen.
Emazteak albistea jakinarazi aurretik senitartekoei esan nahi izan dielako izan dugu heriotzaren berri egun batzuk geroago.