Itxi

Azaroak 13-20

Zinebik 5.087 film labur jaso ditu, iaz baino 1.719 gehiago

Agentziak | Erredakzioa

Azaroaren 13tik 20ra egingo dute aurten Dokumentalen eta Film Laburren Bilboko Nazioarteko Jaialdia. Kartela Oscar Marine ilustratzaileak sortu du.

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak azaroaren 13tik 20ra ospatuko du 57. edizioa, eta lanak aurkezteko epea itxi dute: 5.087 film jaso dituzte, 2014an baino 1.719 gehiago.

Horien guztien artetik aukeratuko dira hiru generoetarako Urrezko eta Zilarrezko Mikeldien bila Sail Ofizialean lehiatuko diren filmak. Fikzioa, dokumentala eta animazioa dira hiru genero horiek, antolatzaileek gogorarazi dutenez.

Ehun herrialdetatik baino gehiagotatik heldutako lanak izan dira. Espainiako Estatutik 789 lan heldu dira, Euskal Herritik bertatik 84. Frantziatik (752), Alemaniatik (311), AEBtik (300), Erresuma Batutik (255), Brasildik (287), Argentinatik (187), Mexikotik (154), Kolonbiatik (75), Txiletik (64), Venezuelatik (18), Kubatik (16) eta Uruguaitik (14) ere iritsi dira.

Gainera, izena eman duten filmen generoei dagokienez, 3.142 fikziozko lanak dira (%61,76), 1.322 dokumentalak (%25,99) eta 623 animaziozkoak (%12,25).

Kartela

Bestalde, Oscar Marine diseinugile eta ilustratzaileak Zinebi 57rako egin duen kartelak "Zabriskie Point" (1970) Michelangelo Antonionik ingelesez filmatu zituen hiru lanetako bat aipatzen du.

width='600' />