57. edizioa
'Renaître' film laburrak irabazi du Zinebi jaialdiko sari nagusia
eitb.eus
“Amore d'inverno” lanak (Isabel Herguera) Euskal Zinearen Sari Nagusia lortu du, eta “Eco”k (Xacio Baño) espainiar zinemarena; “O teto sobre nós” (Bruno Carboni), film latinoamerikar onena.
"Renaître" (2015, Belgika) Jean-François Ravagnan zinemagile belgikarraren fikziozko film labur dokumentalak irabazi du Zinebi Dokumentalen eta Film Laburren Bilboko Nazioarteko Jaialdiaren 57. edizioko Sari Nagusia.
Bestalde, “Amore d'inverno” (2015, Euskadi) Isabel Herguera zuzendariak egin duen 8 minutuko animaziozko lanak irabazi du Euskal Zinearen Sari Nagusia, eta “Eco” (2015, Espainia) Xacio Bañoren dokumentalak, Zine Espainiarraren Sari Nagusia.
Gainera, “O teto sobre nós” (2015, Brasil) Bruno Carboni zinemagilearen film brasildarrak lortu du Film Latinoamerikar Onenaren Saria. Zinebiko aurtengo edizioan, 30 herrialdetako 65 film lehiatu dira Sail Ofizialean.
Itxiera
Jaialdia ixteko ekitaldia Itziar Ituñok aurkeztuko du, gaur arratsaldean, Arriaga Antzokian, 20:00etatik aurrera. Ekitaldian, sari guztiak banatzeaz gain, Ohorezko Mikeldia emango diote Aki Kaurismäki zinemagile finlandiarrari.
57. Zinebiko palmaresa
Bilboko Jaialdiko Sari Nagusia
RENAÎTRE, Jean-François Ravagnan (Belgika)
Euskal Zinearen Sari Nagusia
AMORE D'INVERNO, Isabel Herguera (Euskadi)
Zine Espainiarraren Sari Nagusia
ECO, Xacio Baño (Espainia)
Fikziozko Zilarrezko Mikeldia
REARRANGED, Ewa Górzna (Finlandia)
Fikziozko Urrezko Mikeldia
SOUS LES SOUTANES, Michel Zarazir (Libano)
Animaziozko Zilarrezko Mikeldia
D'OMBRES & D'AILES, Eleonora Marinoni / Elice Meng (Frantzia/Suitza)
Animaziozko Urrezko Mikeldia
EDMOND, Nina Gantz (Britainia Handia)
Dokumentalen Zilarrezko Mikeldia
SALERS, Fernando Domínguez (Argentina)
Dokumentalen Urrezko Mikeldia
LA IMPRESIÓN DE UNA GUERRA, Camilo Restrepo (Frantzia/Kolonbia)
Film Latinoamerikar Hoberenaren Mikeldia
O TETO SOBRE NÓS. Bruno Carboni (Brasil)